Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Kulturaten, doan eta Udalaitz Taldearen eskutik

Maritxu Kajoi biharamunean, alkoholismoari buruzko hitzaldia

Hitzaldi informatiboa izango da. Udalaitz Taldeak 38 urte daramatza lanean, helburu nagusi batekin: Alkoholikoen senideei eta lagunei laguntzea.

500.Al-Anon.Argazkiak (id: 1609279)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Portadako eta goiko argazkia: MB Artxiboa /

2012-ko irailak 24, astelehena

 

Udalaitz Familia-Taldea orain direla 38 urte sortu zen. Taldean parte hartzen dute pertsona alkoholikoen senideek, batez ere.

 

Talde honen bileretan esperientziak, indarra eta esperantza konpartitzen dituzte.

 

Helburu nagusia da guztiek duten arazo amankomunari soluzio bat aurkitzea.

 

Sinisten dugu alkoholismoa familia-gaixotasun bat dela, eta jarrera aldaketa batek errekuperazioa lagun dezakeela”.

 

Udalaitz Taldea da Al-Anon Familia Taldeetako bat da. Al-Anon ez dago aliatuta inolako sektarekin, indar politikorekin, erakunderekin edo instituzioekin.

 

Era berean, bertako kide izateko ez da kuotarik ordaindu behar. Izan ere, mantendu egiten da partaideek egiten dituzten borondatezko ekarpenei esker.

 

Al-Anonek helburu bakarra dauka: “Alkoholikoen senideei eta lagunei laguntzea”.

 

Horretarako “Hamabi Pausuak praktikatzen ditugu, alkoholikoen senideei ongietorria ematen diegu, baita kontsolamendua emanez ere. Gainera alkoholikoak ulertzen ditugu eta animatzen ditugu”.

 

Gaixo alkoholikoen senide eta lagun-taldeak (Al-Anon / Alateen) hitzaldi jakingarria antolatu dute urriaren 6rako:

 

Alkoholismoaren eragina familia-giroan” izenburua dauka, eta Maritxu Kajoi biharamunean izango da.

 

Hainbat hizlarik parte hartuko dute: mediku psikiatra bat, Akoholiko Anonimoetako kide bat eta Al-Anon elkarteko kideak.

 

Ekitaldi hau Kulturaten izango da, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Sarrera doan.

 

 


Erlazionatutako albistea:
“Prest gaude laguntzeko alkoholarekin arazoa duten pertsonen familiei”
2011-ko apirilaren 20an publikatutako albistea


Al-Anon webgunea


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE