Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2019-2023 legealdirako
EAJk eta PSEk hauteskundeen ostean lortutako akordioa sinatu dute
Legealdi honetan hamar komisio eratuko ditu udal gobernuak. Horietatik zortzi EAJk kudeatuko ditu, eta bi PSEk. Akordioa uztailaren 9an arratsaldeko 18:00etan egingo den osoko bilkuran aurkeztuko da.

 (id: 1502236)Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2019ko uztailak 4, osteguna.

 

EAJk eta PSEk hauteskundeen ostean lortutako akordioa aurkeztu dute gaur goizean 2019-2023 legealdirako. Maiatzaren 26an EAJk bederatzi zinegotzi lortu zituen, eta PSEk hiru. Maria Ubarretxena alkateak azpimarratu duenez "gure programak uztartu ditugu, aztertu ditugu gure iritzian zeintzuk diren Arrasatek behar dituen proiektuak, eta proiektu horren baitan lortu dugu akordio bat. Holako proiektu estrategikoak aurrera eramateko ezinbestekoa da udal sendo bat  eta egonkortasuna edukitzea"

 

Bi alderdi politikoen ardatz nagusiak proiektu hauek izango dira: kiroldegi berria; mugikortasuna sustatu, batez ere, bertikala Santa Teresako eta Erguineko igogailuekin; auzoetan inbertsio handia egiten jarraitzea; ekobulebarra; enpleguaren alde eta kohesioaren alde programa berriak martxan jartzea; bidegorrien sarea osatzea; droga-menpetasunaren plan berria garatzea; segurtasunaren plan integrala martxan jartzea; eta garbitasunean sakontzea; "Hala ere, euskara eta berdintasuna izango dira zehar-lerroko gaiak, garrantzi berezia izango dutenak".

 

Legealdi honetan hamar komisio eratuko ditu udal gobernuak. Horietatik zortzi EAJk kudeatuko ditu, eta bi PSEk. Alderdi sozialistak Obrak, Zerbitzuak, Mantentze eta Auzoko, eta Berdintasuneko batzordeak kudeatuko ditu. EAJk berriz, Hirigintza, Mugikortasuna eta Ingurumeneko, Kiroleko, eta Kultura eta Euskarako batzordeak izango ditu,  bateratuak izan diren Ogasun eta Pertsonaleko, eta Hezkuntza eta Enpleguko batzordeak, eta berriak sortu diren, Garapen Komunitarioa (gizarte zerbitzuak eta gaztedia), Tokiko Merkataritza, eta Bizikidetza  eta Partaidetza (memoriaren mahaian egindako lana agerian jartzeko) batzordeak.

 

Bukatzeko, Ubarretxenak azaldu duenez akordioa uztailaren 9an, arratsaldeko 18:00etan egingo den osoko bilkuran aurkeztuko da. "Dagoeneko EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin bildu gara akordioaren berri emateko. Adierazi diegu Arrasaterako garrantzitsuak diren proiektuetarako kontzentzu zabala bilatzen ahaleginduko garela, naiz eta, PSEren zinegotziekin gehiengoa izan. Hori delako herritarrek eskatzen digutena, eta lanean jarraituko dugula Arrasate hobe bat eraikitzearen alde".

                                 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE