Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko Udala
Parte hartze ordenantza herritarrekin garatzeko prozesua abian da
Horretarako, bi bilera ireki egingo dira, bata irailaren 26an eta bestea urriaren 10ean, Kulturaten arratsaldeko 18:00etan. Bileretan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta interesa duen edonork dagoeneko izena eman dezake BAZen.

Testua: Arrasateko Udala. 2018ko irailak 11, asteartea.

 

Udalgintzan herritarren parte hartzea funtsezkoa da, hori dela eta, Arrasateko Udalak parte hartze ordenantza sortu nahi du udal egiturak eta herritarrek bidea elkarrekin egin dezaten.

 

Udal talde ezberdinen ikuspegi eta proposamenetatik haratago, herritarrei protagonismo handiagoa eman nahi zaie eta beren iritzi eta nahiak entzun eta jaso nahi dira; herritarren parte hartzea bermatu, sistematizatu eta arautuko duen ordenantza baten bitartez.

 

Beraz, herritarren hitza bermatzea helburu duen ekimena da eta udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek babestu dute prozesua. Esan bezala, ordenantzaren bitartez, herritarren inplikazioa sustatzeaz gain, parte hartzea arautu eta sustatzeko neurriak landuko dira herritarrekin batera.Xedea da arrasatearren partaidetza bermatuko duen ordenantza elkarlanean sortzea eta herritarrekin Arrasaten eta Arrasateko Udalean dauden parte hartzeko aukerez, bideez eta moduez jardutea eta beren iritziak jasotzea.

 

Ordenantza lantzeko, bi bilera ireki antolatu ditu udalak, bata, irailaren 26an eta bestea urriaren 10ean. Biak Kulturaten (Loramendi gelan) gauzatuko dira arratsaldeko 18:00etan. Bi orduko bilera arin eta dinamikoak izango dira eta EMUN enpresako aholkulari eta teknikariek gidatuko dituzte.

 

Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa

 

Saioak egoki diseinatu ahal izateko parte-hartzaile kopurua aurrez jakitea komeni da eta horregatik, bilera ireki horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Izen emate epea gaur zabaldu da eta irailaren 19a bitarte interesa duten herritar eta eragileek BAZera gerturatu beharko dira ekimenean parte hartzeko galdetegia osatzera.

 

Gutxieneko parte-hartzaile kopurua bermatzeko, adin eta sexu aniztasuna ziurtatzeko eta iritzi desberdinak jasotzeko 18 urtetik gorako herritarren artean zozketa egingo da bihar eta 14 pertsonek prozesuan parte hartzeko zuzeneko gonbita jasoko dute.

 

Parte hartzea ahalik eta handiena izatea da Udalaren helburua eta horregatik, prozesuan parte hartzeko dei eta gonbita luzatu nahi zaie arrasatear guztiei, elkarrekin parte hartzea nola sustatu eta etorkizunera begira bidea elkarrekin nola jorratu lantzeko.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE