Abuztu erdialdean, Andramaixa jaietan, gazte arrasatear talde bati hainbat bizikleta ostu zizkieten Aretxabaletan. Lapurreta abuztuaren 16an gertatu zen, osteguna, gau partean. “Aretxabaletara bizikletan joan ginen, eta giltzarrapoarekin lotuta utzi arren, euren bila bueltatzerakoan ez zeuden bertan”, adierazi digute. Gauzak horrela, abuztuaren 16ko gauean norbaitek zerbait ikusi izan balu, Udaltzaingoa edo Ertzaintzarekin harremanetan jartzea eskatzen dute.