Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko abenduak 5, asteazkena
Amaia Larrañaga Galdos-en heriotzaren ostean, Arrasateko EH Bilduk zinegotzi berri bat aukeratu behar izan du.
Koalizioko hauteskunde-zerrendako hurrengo ordezkaria, bederatzigarrena, Jose Miguel Salaberri Urizar da, eta ondorioz bera izango da kontzejal berria.
Kargua datorren Osoko Bilkuran hartuko du, datorren asteartean.