Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2019ko Udal Hauteskundeetan
Juan Luis Merino aurkeztu du alkategai Ezker-Anitzak
Bestalde, alderdi politikoak hauteskundeetarako Debagoienako hautagaiak aurkeztu ditu.

 (id: 1441952)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko otsailak 7, osteguna.

                    

Ezker Anitzak hauteskundeetarako Debagoienako hautagaiak aurkeztu ditu. Arrasaten Juan Luis Merino aurkeztu du alkategai alderdi politikoak. Momentu honetan  Juan Luis Merino Irabazi koalizioaren zinegotzia da Arrasaten, eta Debagoienako batzordearen koordinatzailea.

 

Aurkezpenean Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile orokorrak azpimarratu du Merinoren herriarekiko konpromisoa, eta Kubaren, Palestinaren eta memoriaren alde egindako lana.

 

Merinok nabarmendu duenez "nire helburua da herritarrek euren oinarrizko beharrak beteak izatea,  lan-gabeziari eta prekarietateari aurre eginez." Halaber, "asko kezkatzen gaitu komertzio txikiaren eta garraioaren egoera, baita ere, gazteek etxebizitza bat lortzeko dituzten zailtasunak". Bukaeran, Merinok azaldu duenez, "hainbat alderdi politikoekin negoziatzen ari gara, besteak beste, Ahal Dugurekin eta  EKUOrekin, hauteskundeetara koalizioan aurkezteko".

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE