Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Besaide Mendizale Elkarteko lagunek antolatuta

335 mendizalek AibA!n izerdia bota dute giro onean, oinez edota korrika [Bideoa]

Testua, bideoa eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2015eko ekainak 7, domeka

 

Besaide Mendizale Elkarteak martxa estimatu bat berreskuratu du aurtengoan: AibA! Gaurkoan ospatu da eta 335 mendizalek ekin diote goizeko 7:00ak aldera Monterronetik.

 

Batzuek bide luzea egin dute, Mari izenekoa, 41 kilometro luze. Besteek bide motzagoa egin dute, Azpiko deitutakoa, 34 kilometro luze.

 

Udalatxera eta Anbotora igo direnek giro eguzkitsua aurkitu dute goizean, behe lainoak edertasunez bailara ezkutatzen zielarik.

 

Antolakuntzatik adierazi digute, hezetasunaren ondorioz, bidea nahiko labankorra egon dela Udalatxetik jaisteko maldetan.

 

Kilometro ugari egin ostean, mendizaleek Aramaioko San Kristobalen indarrak berreskuratu dituzte, Antolakuntzak bertan eskura jarritako jan eta edanekin.

 

AibA! lasterketa bat ez den arren, 20-30 parte-hartzaile inguru korrika igaro dira San Kristobaleko inguru horretatik.

 

Zentzu horretan, aipatzekoa da bertatik igarotzen lehena emakume bat izan dela.
Ondoren, mendizaleak Muru aldera joan dira, eta Muruko gailurretik igarotzen lehena gizon bat izan da, goizeko 11:10ean.

 

Antolakuntzatik azaldu dute AibAk "uste baino arrakasta handiagoa izan duenez, jatekoak eta edatekoak neurri batean eskas geratu direla. Kontuan hartuko dugu hurrengo ediziorako" ziurtatu dute.

 

Bestalde, bi parte-hartzailek osasun arazo bana izan dute, batak belaunean eta besteak orkatilean, baina oro har ez da arazo larririk izan.

 

Aurtengo edizioan ere, ibiltariek azken txanpan Santa Barbara igo behar izan dute. Ondoren, helmugara jaitsi dira, Seber Altube plazan zegoen helmugara, eta Antolakuntzak eskainitako edari freskagarriak, txorizo egosia, ogia, fruta freskoa,... gustura ahoratu dituzte. Gainera, parte-hartzaileei erregalu bana oparitu die.

 

Ibilbide laburragoa egin dutenen artean parte-hartzaile azkarrenak 5 ordu eskasetan osotu du bidea. Ibilbide luzeena egin dutenen artean bizkorrenak 7 ordu eta minutu gutxitan egin du.

 

Seber Altuben bertan sagardo kupeltxo bat ere jarri du Besaide elkarteak, eta zenbait ibiltari txotx egitera animatu dira, giro ona nagusi.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


IRAKURRIENA

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE