Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Musika
Unai Urrecho orkesta zuzendariak 'Saigon Philharmonic Orchestra' gidatuko du aurten
Vietnamgo orkesta sinfoniko famatu honek urte berriko kontzertua eskainiko du larunbatean Ho Chi Minh hirian. Unai Urrecho arrasatearra da orkesta honen zuzendaria urtea hasi denetik. Beste hainbat proiektutan ere buru-belarri dihardu.

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak: Unai Urrecho / 2018ko urtarrilak 17, asteazkena

 

Esperientzia handiko ibilbidea darama bizkar gainean Unai Urrecho orkesta zuzendariak. Ogibide hau burutu aurretik, orkestako musikari bezala ibili izan da, Boston Symphony, New World Symphony edota Vermont Symphony bezalako talde sonatuetan. Bilboko eta Euskadiko Orkesta Sinfonikoetan ere parte hartu izan du. Bitxikeri bezala, Luciano Pavaroti, Yo-Yo Ma eta Wynton Marsalis bezalako solistekin konpartitu ditu eszenatokiak. 

 

 (id: 433355)

 

Musikari gazteen garapenean gizon konprometitua, Euskal Herriko Gazte Orkestaren sortzaileetako bat izan zen 1997an. Gaur egun Suwongo Unibertsitateko zuzendaritzako irakaslea eta 'Kwangsung Philharmonic Orchestra & Choir'-eko zuzendari artistikoa da.

 

Agenda estua darama Unai Urrechok. 'KBS Symphony Orchestra' eta 'Tomsk Phiharmonic Orchestra'-ren gidaritzaz ere arduratzen baita. 

 

Infomazio gehiagorako, bere web-orrian sartu hemen klikatuta.

 

Duela urte t'erdi Mondraberrik eginiko elkarrizketa ere hemen irakur daiteke, non, besteak beste, musikari bezala Arrasaten emandako lehen pausoak gogoratzen dituen.  


 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE