Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

CEDRUS DEODARA EDO HIMALAIAKO ZEDRO BAT ERAIL DUTE

Conchi Corredera Sanchezen iritzi artikulua.

550.Zedroa1.Conchi.Corredera.Sanchez (id: 2180868)


120.Conchi.Corredera.Sanchez (id: 2210606)

 

Testua eta argazkiak: Conchi Corredera Sanchez / 2018ko maiatzak 14, astelehena

 

Makatzenako frontoia, haur parkea eta aparkalekua hobetzeko proiektua dago, baina proiektu horrek arbola bat, 45 urteko “Cedrus Deodara” edo “Himalaiako zedroa”  erail du.

Ezer baino lehen, oso garbi utzi nahi dut proiektuaren alde nagoela, baina horrek ez dit eragozten pentsatzen dudana adieraztea.

 

Lehena, proiektu bat dagoenean ikuspegi desberdinetatik ikus dezakegula, sentimendutik edo sentimendu ezatik (egozentrismotik), politikoen erabakiak herri naturarekin errespetuz egin beharko dutela.

 

550.Zedroa2.Conchi.Corredera.Sanchez (id: 2248314)

 

Bigarrena, hiriburuetan gerra badago, baina ez da soilik porlanaren eta hiriko naturaren arteko borroka, harago doa, adibidez, gizakion jarrera eta gure balioak ere azaleratzen ditu. Zoritxarrez, gerra honetan gehienetan natura da galtzaile. Pertsona batzuek esan ahal dute “arbola besterik ez dela”, baina nire iritziz hori argudio huts bat da, sakonean hori baino gehiago dago, filosofia da, naturarekiko maitasuna, bizia duen izaki baten defentsa. Bere enborrak 2 metro eta erdi baino gehiagoko gerria zeukan, hori lortzeko 45 bat urte behar izan ditu, eta motozerra batekin di-da batean akabatu dute.

Gogora ekarri nahi dut gaztelerazko esaera bat: “Hay una persona apuntando con el dedo a la luna, pero el necio se queda mirando el dedo, sin ver la belleza de la luna”. Bazegoen alternatiba bat proiektu hori egiteko, eta arbola ez zen moztu beharko,  historia honetan edertasuna arbola da.

 

550.Zedroa3.Conchi.Corredera.Sanchez (id: 2270972)

 

“Azken arbola moztu eta gero, azken erreka kutsatu eta gero, azken arraina harrapatu eta gero, memento horretan gizaki zuria konturatuko da dirua ez dela jaten”. Eta nik gehitzen dut, porlana ere ez dela jaten.

Thathanka Lyothanka lakota indiar Sioux tribukoa.

Conchi Corredera Sánchez


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE