Testua eta kartela: Arrasateko Gaztetxea. 2018ko apirilak 16, astelehena.
Naroa Martinez Suarez galeran eta doluan aditua den psikopedagogoa arduratuko da hitzaldiaz. Ordu eta erdiko saioa familiei zein hezitzaileei bideratuta egongo da eta haurrekin heriotzari buruz hitz egiteko baliabideak eta ideiak eskainiko ditu Martinezek.
Interesa duen herritar orori irekitako jardunaldira norbait karroarekin joanez gero atzeko atea irekiko dute Guraso eta Haur Asanbladako kideek. Bestalde, ekitaldia finantzatu ahal izateko sarreran borondatea eskatu dela ere gaineratu dute.
Informazio gehigarria: https://www.facebook.com/HeriotzaHaurrekin