Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Berdintasun Saila]

MARTXOAK 8ko KARTEL LEHIAKETA

Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta.

500.M8.2015.Kartela.JD Ingelmo Benavente - Udala (id: 1519270)


Testua: Berdintasun Saila / Kartela: JD Ingelmo Benavente - Udala / 2019ko urtarrilak 10, osteguna

 

Aurtengo edizioko leloa da “Sentitu, pentsatu eta ekin feminismoari!”. Gorputza, teoria eta ekintza uztartuz, lehiaketak proposatu gura du berdintasunaren erronkari heltzea. Horrela, gonbidapen bat izan gura du, egunerokotasunean, erronka horri eusteko eta feminismotik bizitzeko eta eragiteko.


Lanak aurkezteko epea: otsailak 15, egubakoitza, Arrasateko BAZen.


Saria: 450 €


Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake udalak.


Oinarriak eta informazioa:
www.arrasate.eus


Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa
emakumetxokoa@arrasate.eus


Telefonoak:
943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa)
943 25 20 00 (BAZ)


2019. urteko Martxoak 8ko kartel lehiaketaren arauak:


1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak hartu dezake parte.


2.- Aurkeztu beharreko kartelen neurriak 50x70 zentimetrokoak izango dira. Inprimatuta eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira lanak.


3.- Teknika librea izango da.


4.- Kartelek derrigorrean testu hau izan beharko dute: Sentitu, pentsatu eta ekin feminismoari! Lemaz gain, kartelak “MARTXOAK 8” testua ere izan beharko du.


5.- Irabazleak 450 euroko saria jasoko du (sariak PFEZ-ren atxikipena izango du).


6.- Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak.


7.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira lanak. Horrekin batera, kartazal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.


8.- Lanak Arrasateko BAZera (Arano-Gartzia maisu maistra kalea 8, 20.500 Arrasate-Gipuzkoa) eraman (edo bidali) behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna, otsailak 15, ostirala, 14:00ak baino lehen.


9.- Saritu gabe gertatzen diren lanak, erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren, egileek lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko du Udalak eta horietaz libreki baliatu ahal izango du, eta ez da onartuko erreklamatzeko edo kalte-ordaintzeko eskubiderik.


10.- Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.


11.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.


12.- Lehiaketa honetan parte hartuz gero, esan gura du arau hauek onartzen direla.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE