Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Ekain Arrasaten #47akherrian]

Ekain Zubizarretari babesa emateko batzar irekia egingo da

Arrasatear talde bat gara eta herri ekimen bat antolatu nahian ari gara. Ekain Zubizarreta Iribekanpos arrasatearrari sustengua adierazteko batu nahi dugu hastear den epaiketa injustu baten aurrean.
500.Ekain.Zubizarreta.Batzar.Irekia.Kartela.ANTOL (id: 8635381)
Testua eta kartela: Ekain Arrasaten #47akherrian ekimena / 2019ko uztailak 3, asteazkena

 

Arrasatear talde bat gara eta herri ekimen bat antolatu nahian ari gara. Ekain Zubizarreta Iribekanpos arrasatearrari sustengua adierazteko batu nahi dugu hastear den epaiketa injustu baten aurrean. Izan ere, Ekain auzipetua dago 11/13 auzian beste 46 euskal herritarrekin batera presoen eskubideen alde lan egitearren.

 

Gurekin batera martxan jarri nahi duenak, ideia edo bestelako ekarpenak dituenak edo besterik gabe alboan egon nahi duenak aukera du uztailaren 10ean, arratsaldeko 18:30ean Kulturateko Areto Nagusian, gurekin batera sustengua eraikitzen hasteko. Sustengu hau herritarra eta ekonomikoa izan beharko da ezinbestean. 

 

Mila esker eta berton ikusiko garelakoan

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE