Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Otsailaren 14an Kulturateko areto nagusian.

GuraSOS plataformak HITZARTU prozesu zibikoa aurkeztuko du Arrasaten

GuraSOS guraso plataformak Gipuzkoako hondakinen kudeaketari buruz sustatzen ari den parte-hartze prozesuaren aurkezpena egingo du asteazkenean arratsaldeko 18:30ean.

Testua, argazkia eta bideoa: GuraSOS. 2018ko otsailak 13, asteartea.

 

Hitz-joko polit honen bitartez –“Hitz(h)artu”, batetik, “hitza hartzea”, eta bestetik, “hitzartzea”, adostea, uztartzen ditugu-, laburbildu nahi dugu proposatzen dugun partaidetza prozesuaren filosofia. Akordiora, adostasunera heltzeko prozesua, oinarri gisa lehenago aipatutako hiru gidalerro hartuz: kohesio handiagoa, babes handiagoa eta Europa.

 

Ezin gara geldirik geratu eta zain, bestek (autoritate administratibo edo judizialak) hondakinen politiken ezarpenean aktiboki parte hartzeko dugun funtsezko eskubidea onar diezagun. Gure eskubidea da eta erabili egingo dugu. Beti esan dugu gizarteak duela azken hitza. Frogatu egingo dugu, hitzetatik ekintzetara igaroko gara.

 

Herritarren partaidetza-prozesuen diseinuan profesionalak direnekin eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldearen lankidetzarekin, Gipuzkoa osorako partaidetza prozesua diseinatuko da. Paraleloki bide-orriak jasotzen dituen mahai teknikoa eta soziala eratuko dira.

 (id: 1318310) 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE