Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Biteriren biografia idatziz

Arrasatek Biteriri bueltatu dio zor dion guztiaren zati bat

Arantza Otaduy, Ana Isabel Ugalde, Juan Ramon Garai eta Javier Balanzategi historialariek egin dute biografia, eta aurkeztu dute. "Biteri gizon aparta zen" adierazi dute.

595.Biteri.Bio.Aurk.Pantail.jpg (id: 1432035)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2011-ko azaroak 29, asteartea

 

Liburuaren aurkezpena gaur arratsaldean egin da Kulturateko areto nagusian. Entzuleek aretoa bete dute.

 

Ekitaldiaren hasieran, Inazio Azkarragaurizar Larrea alkateak azpimarratu duen bezala, Biteriren ekarpenak bezalakoak “ez dira inoiz ahaztu behar”.


Izan ere, “garai haietan ume pobreek goi-mailako hezkuntza jasotzea” nabarmentzeko modukoa da.

 

Udalak eskerrak eman dizkie liburuaren egileei. Eta egileek, aldi berean, eskertu egin dute Udalaren, Aldundiaren eta Kutxako Gizarte Ekintzaren sostengu ekonomikoa.

 

Biografia egin duten historialariak lau izan dira: Ana Isabel Ugalde, Juan Ramon Garai, Arantza Otaduy eta Javier Balanzategi.

 

Arantza Otaduyk aurkezpenak egin ditu, eta nabarmendu du liburuak 100 bat argazkiz dotoretua dagoela.

 

Azaldu du Ana Isabel Ugaldek zuzendu duela taldearen ikerkuntza, hain zuzen, 2008an hasi zutena, Udaleko Letona Bekari esker.

 

Bi oinarritatik abiatu ziren: Alde batetik, Ana Isabel Ugaldek aurrez egindako ikerketak, Biteriren biografiaren inguruan. Lan horren fruitu nagusietako bat argitara eman zuen 2003an, Eusko News-en testigantza ineditoa.


Beste batetik, Juan Ramon Garairen ikerketak Biteri Eskolen inguruan. Besteak beste, Mondraberrin zati bat argitaratua.


Historialariek konfirmatu dute ordu piloa egin dituztela artxibo-lanetan. Eta eskerrak eman dizkiete artxiboetako langile guztiei, eta “bereziki Ramon Martin Sukiari”.

 

Izan ere, “lan horrek ez du fruiturik ematen batzuetan”. Gainera “artxibozain batzuek ez zuten ulertu ikerketa honen funtsa”. Beste zailtasun bat da izen-abizenak aldatuta agertzen direla: adibidez “Viteri” ordez, “Vileri” bezala ageri zen batzuetan.

 

Horiek horrela, taldeak aurreikusitakoa baino urtebete gehiago behar izan du fruituak jakitera emateko. Baina merezi izan du. Guztira 4 urte ikertzen eta aurkitutakoa paperera pasatzen.

 

Baina ikerketak ere poztasunak ematen ditu: Arantza Otaduyk 2010ean lortu zuen Biteriren ondorengo batekin kontaktatzea Ameriketan: Ernesto Viterirekin.

Ana Isabel Ugaldek laburbildu duenez, “Viteri gizon aparta izan zen. Arrasate gaur egun dena da, berak jarritako haziari esker”.

 

Entzuleekin konpartitu zera konpartitu du: “Viterik beti liluratu nau. Irakasle bezala, zor bat nuen berarekin”.

 

Pedro de Viteri Arana 1833an jaio zen Arrasaten, eta Gerra Karlistaren ondorioz, bere familiarekin Baionan erbesteratu behar izan zen. 60 urte izan arte, ez zen sorterrira itzuli.

 

Eskola ona jaso zuen, eta gizon aberatsa eta kosmopolita zen. Negozioei jarraitzen bikaina zen, bere anaia bezala.

 

1874an Celina Wood dama ingelesarekin ezkondu zen. Baina ez zuten seme-alabarik izan, eta erabaki zuen dirutza handi bat bere jaioterriari ematea. Garai hartako aberats askok halaxe egiten zuten.

 

Arrasatera itzuli zenean, eta orduko Arrasate “ilun, pobretu eta mediebal” hura ikusterakoan, negar egin zuen.

 

Orduko alkatearekin bildu zen, eta galdetu zion ea zein zen Arrasateren beharrik handiena. Eskola bat. “Herriak ez zuen eskolarik, eta premia berezia zuen Dibujo eskola bat eraikitzeak. Baita maisu-maistrentzako etxeak ere”.

 

Nolakoa zen orduko Arrasate? “Etxeetan oro har ez zegoen argirik, ezta ur korronterik ere. Gerrek pobrezia hedatu zuten. Fabrika batzuk martxan zeuden”.

 

Biterik erabaki zuen modernizazioa beharrezkoa zela. Arkitektorik onena kontratatu zuen: Luis Aladren. Langileen indarraz, “eskola oso txukuna” eraiki zuten.

 

Eskola argitsua zen, ondo hornitua (pupitreekin eta-guzti), komunekin, jardinarekin, frontoiarekin,… Dibujo Eskola ere martxan jarri zen.

 

Arrasatearrak oso gustura zeuden, eta diotenez, ordutik aurrera hemengo enpresak hasi ziren esportatzen Argentinako Errepublikara”.

 

Fundazio bat sortu zen, eta Biterik orduko 200.000 pezeta (!) jarri zituen, maisu-maistrei ordaintzeko.

 

Eskola publiko hauek hezkuntzaren ateak ireki zizkien familia pobreetako umeei eta neskatilei .

 

Ikastetxe hauek “oso famatuak egin ziren. Bertako ikasleak matematiketan munduko onenak omen ziren. Irakurtzen ere oso iaioak”. Ezagutza horiek lehiaketetan demostratu zituzten.

 

Aipatzekoa da Herriko plazan zegoen kioskoa “hasieran Biteri eskolako jardinean zegoela. 1910ean plazara eraman zuten”.

 

Seber Altuben zegoen “Berdura plaza” berari esker eraiki zuten. “Parisko estiloari jarraituz, burdinazko eta kristalezkoa zen”.

 

595.Biteri.Bio.Aurk.Entzule.jpg (id: 1474296)

 

Kontuan hartu behar da Viteri munduan zehar ibilitakoa zela. Estatu frantziarrean bizi izan zituen Estatuaren eta Elizaren arteko tira-birak eta banaketak.

 

Viteri Eskolak publikoak izatea (erlijiosoak ez) ezinegona sortu zuen Arrasateko sektore batzuetan. “Aldekoak eta kontrakoak zituen”.

 

Eskolen aurkako kanpaina bat antolatu zen”. Viterik gura zuen “europar ereduak Arrasateri hurbiltzea”.

 

Eliza aldatzeko proiektu bat ere izan zuen, baina ez zuen aurrera egin”. Eskuzabaltasunez jokatu ondoren, “bere bizitzako azken urteetan ez zen hain aberatsa”.

 

Gipuzkoako Aldundiak izan zuen Arrasateko hobekuntzen berri, eta Viteriri eragin zion Gipuzkoako beste herri batzuei ere lagun zezan. Halaxe egin zuen.

 

Ana Isabel Ugaldek honela definitu du Viteri: “Aberatsak asko dira, aberats eskuzabalak ez hainbeste eta Viteri bakarra izan zen”.

 

Javier Balanzategi historialariak adierazi du Pedro de Viteriren amaren familiaz datu gutxi daudela. Adibidez, Erdiko Kaleko 2. zenbakian bizi zirela (gaur egun Azkoaga farmaziaren gainean).

 

Aitaren familiaz datu gehiago daude: Legutiokoak ziren, aberatsak eta Ameriketara joan ziren. Han bizi da Ernesto Biteri, filantropoaren ondorengoetako bat.

 

Juan Ramon Garai historialariak ikertu du Viteriren eskolei buruz. Horietako lehena Arrasatekoa izan zen, 1902an eraikia. Hurrengo 5 urteetan Gipuzkoako ondoko herrietan:

 

Aretxabaleta, Hernani, Errenteria-Orereta, Pasai Antxo, Pasai Donibane, Urnieta, Donostia, Hondarribia eta Irunen.

 

Frankismoa saiatu zen Biteri izena desagerrarazten, eta Aretxabaletan adibidez honezkero ez dago kalerik edo ikastetxerik izen horrekin”, salatu du Juan Ramon Garaik.

 

Gainera, 1936-ko gerrak Arrasateko Eskolaren itxiera ekarri zuen. Frankistek “kartzela eta kuartel bezala erabili zuten”.

 

Bertan “Arizmendiarrietak bertan kokatu zuen Eskola Politeknikoaren lehen urratsa”.

 

Bestalde, “70. hamarkadan ez zen  bere izena aukeratu ikastetxeei izena jartzeko”.

 

Hala ere, “Viteri da Gipuzkoako pertsonai bakarra bere izenean hainbeste kale dituena, hainbeste herritan”. “Pedro de Viteri Arana” liburua ondoko tokietan lor daiteke:

  • Ttukun fotokopia-dendan
  • Hiper Eroskiko eraikineko kioskoan
  • Intxorta 1937 elkartearen webgunean  
  • Durangoko Azokan

Gaurko aurkezpeneko momentu hunkigarrienetako bat izan da Ernesto Viteri, Pedro de Viteriren ondorengoa, Ameriketatik eta webcam bidez, eskerrak eman dizkienean liburuko egileei eta zoriondu dituenean egindako lan bikainagatik.

 

 


Erlazionatutako albistea:
“Pedro de Viteri Arana” biografia egin dute lau historialarik



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE