Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Finantza Publikoen Euskal Kontseilua atzeratzeko arrazoirik ez dago
Gipuzkoako Aldundiaren iritziz.

MONDRABERRI / 2012ko irailak 19, asteazkena


 

300 (id: 1262521)Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak ez du oraindik Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburuaren eskutitzik jaso, Finantza Publikoetarako Euskal Kontseiluaren urriko bileraren atzerapenaren inguruan. Hedabideek atzo eman zuten bileraren atzerapenaren berri. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, horiek ez dira moduak gauzak egiteko.

 

Proposamenaren mamian sartuz, Euskal Finantza Kontseiluaren urriko bilera atzeratzea ez zaio komenigarria iruditzen Gipuzkoako Foru Aldundiari. Bilera horretan datorren urteko diru-sarreren aurreikuspenak finkatzen dira, eta horiekin prestatzen dira ez soilik Gasteizko Gobernuaren aurrekontuak, baita aldundien zein udalen aurrekontuak ere. Zentzu horretan, atzerapen horren eragina Gasteizko Gobernutik harantzago doa.

 

Datorren urteko aurreikuspenak finkatzeko aurtengo ekitaldiaren itxiera finkatzen da eta horrek ekarpenen aurrelikidazioak egiteko balio du. Horiek ezean, aurrelikidazioak atzeratu egingo lirateke diputazioen finantzak kaltetuz. Aldebakarreko erabaki horrek azkenean beste instituzio batzuk kaltetzen ditu, hauteskunde batzuek aitzakiatzat hartuta.

 

Aurreikuspenak egiteko oinarria abuztuko zerga-bilketa da, eta datu horiek dagoeneko ezagunak dira. Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako arrazoirik ikusten bilera hori dagozkion datetan ez egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarrera hau jakinaraziko dio Ekonomia sailburuari, eta, halaber, Bizkaiko eta Arabako diputatu nagusiei.

 

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE