Testua: Arrasateko Udala. Argazkiak eta bideoak: Beritza konpainia. 2019ko otsailak 8, ostirala.
'Uda batez' Zuberotar dantza garaikidea ikusgai izango da Amaia Antzokian bihar, larunbata, arratsaldeko 19:30ean. Beritza konpainiaren balleta Euskal mitologia eta tradizioan oinarrituta dago.
Zuberoako «Goizean Goizik» abesti latzean oinarrituta - zeinek kondatzen duen neskatxa baten tragedia, goizean esposatu ondoren arratsalderako alarguna zena -, Joana Etxart idazleak ipuin moduko bat asmatu du. Zuberoako herri dantzak eta sorkuntzakoak bateratzen dituen ikuskizuna, Zuberoako dantza ikastegietako 20 dantzari gaztek emana Fabio Lopez koreografoaren zuzendaripean.