Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskaraz Bizi Eguneko egitaraua osatuz

Publikoa oso gustura egon da Dirty Brothers eta Willis Drummond-ekin

Argazkiak: Hasier Larrea / Bideoak: HL eta GLH / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2017ko martxoak 19, domeka
 
Dirty Brothers igo dira lehenak oholtzara, eta tartean disko berriko ('Mondra Calling') abestiak jendarteratu dituzte.
 
Sala 'Strummer', 'Alkor', 'Agina' eta 'Olazi'k gogoan izan dituzte gaurkoan ere, besteak beste, Perea eta Manolo joandako lagunak.
 
Disko berriaren inguruan esan daiteke aurrekoak baino gogorragoa dela baina aldi berean melodikoagoa ere.
 
Lana jendaurrean aurkezten hasiak dira, eta gaur geldialdia egin dute 'etxean' Arrasaten, zaletuen berotasuna jasoz.
 
Ondoren, Willis Drummond laukote baionarraren txanda izan da, euskal musikagintzako azken urteetako ezusteko handienetakoa.
 
Gitarra distortsionatuak, bateriaren erritmo biziek eta ahots indartsuak energia handia transmititu diote publikoari.
 
Jaialdi honekin bukaera eman zaio Euskaraz Bizi Eguneko egitarau zabal eta landuari. Zorionak antolatzaileei egindako lan guztiagatik!

Galeria de fotos

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE