Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Dorletako Ama Txirrindularitza elkarteak antolatuta.

Arrasateko Saria Kimetz Etxabek irabazi du

 (id: 1269507)Testua, bideoa eta argazkiak: Marijo Simon. 2018ko uztailak 8, igandea.

 

Dorletako Ama Txirrindulari elkarteak antolatuta, kadete mailako  III. Arrasateko saria lasterkatu da gaur arratsaldean.  Guztira, 98 txirrindularik hartu dute parte, eta 64 kilometroko ibilbidea egin dute. Arrasatetik irten eta gero, Oñatitik, Aretxabalatik,  Eskoriatzatik eta Aramaiotik igaro dira. Garibai etorbideko helmugara 60 txirrindulari heldu dira.

 

Baina Arrasateko Saria polemikarekin bukatu da. ULMA taldeko Danel Casais eta Caja Ruraleko Enekoitz Azparren alderantziz sartu dira helmugan. Dirudienez, txirrindulariek antolakuntzako kotxeari emandako keinuak jarraitu dituzte, eta okerreko bidea hartu dute. Erreklamazioa egin arren, ez dute saririk jasotzeko aukerarik izan. Azkenean, lasterketa Viveros San Anton taldeko Kimetz Etxabek irabazi du.

 


Sailkapena: 

                                                                  

1- Kimetz Etxabe (Viveros San Anton)

2- Nicolas Alustiza (Zatika-Goierri)

3- Haritz Sein (Donuy)

 

Mendiko Saria:

 

Nicolas Alustiza (Zatika-Goierri)

 

Tarteko Helmugen Saria:

 

Jokin Etxabe (Limousin-Oriako)

 

Dorletako Amako onena:

 

Unax Sanchez (Eroski)


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE