Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ondoren solasaldia egongo da, Karmen Klemente psikologoaren eskutik
Agifesek sufrimendu psikikoa eta suizidioa aztertuko ditu Arrasaten burutuko duen zine-forumean
Buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak Robert Redford zinemagileak zuzendutako 'Gente Corriente’ drama saritua proiektatuko du irailaren 24an, 18:00etan Arrasateko kultur etxeko Jokin Zaitegi aretoan.

 (id: 1211432)Testua: Agifesek. Argazkia: 'Gente Corriente'. 2019ko irailak 18, asteazkena.

 

Agifesek zine-foruma antolatu du sufrimendu psikikoa eta suizidioa aztertzeko. Saioa datorren irailaren 24an burutuko da, 18:00etan Arrasateko kultur etxeko Jokin Zaitegi aretoan, eta ‘Gente Corriente’ izango da proiektatuko den filma. Robert Redford zinemagileak zuzendutako drama txalotuak buru osasun arazoak eta suizidioa aztertzen ditu protagonistaren anaiak jasandako heriotza tragikoaren ondorioz. 1980 urtean estreinatutako ekoizpenak lau Oscar sari eta bost Urrezko Globo eskuratu zituen.

 

Proiekzioaren ondoren, Karmen Klemente psikologoak gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du ikusleak, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitu ahal izateko.  Zure harremanik zailena' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen inguruko informazioa eta kolektiboarenganako gertutasuna bultzatzea. Sarrera doakoa izango da, eserlekuak agortu arte.

 

KAZETARITZA LEHIAKETA

 

Agifesek 2019ko 'Kazetaritza eta Buru Osasuna' lehiaketa antolatu du, Gipuzkoan hedapena duten komunikabideen lana saritzeko. Egitasmo honen xedea da buru gaixotasunaren tratamendu egokia eta arduratsua egiten duten kazetaritza-lanak aintzat hartu eta saritzea; 2019an argitaratu edo igorritakoak, hain zuzen. Gizarte-sentsibilizazioa helburu duten lanak bereziki baloratuko ditugu, buru osasun arazoen inguruan dagoen estigma gainditzen laguntzen dutenak; buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzen dutenak; patologia horien inguruko aurreiritziak baztertzen dituztenak; eta pertsona horien gaitasunak eta errekuperaziorako aukerak azpimarratzen dituztenak.

 

Agifesetik asko atsegingo genuke zuek lehiaketan parte hartzea. Ekimen honekin, komunikabideek estigmaren aurka eta buru gaixotasuna duten pertsonak gizarteratzearen alde egiten duten lan garrantzitsu hori eskertu eta bultzatu nahi dugu.

Oinarriak kontsultatu

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE