Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Otsailean Encore, Txuma Murugarren,... ariko dira

Warsong taldeak melodia eta indarra eskainiko ditu Koolturren

Warsong talde zaragozarrak Europan eta AEBetan birak eginak ditu, eta etziko Gaztetxeko emanaldian datorren diskoko abesti batzuk joko ditu.

Bideoak: Udri-Udri eta Punkike Punk / Testua eta kartela: Kooltur Ekintza /

2015eko urtarrilak 27, asteartea   

 

Ostegun honetan, urtarrilak 29, Warsong taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.

Zaragozako punk-rock eta hardcore eszena emankorretako taldeetan (Electroyonkis, Insomnio, No Scape...) ibilitako zenbait lagunek Warsong taldea sortu zuten 2010ean. Beraien eskaintzak asko dauka punk-rock-etik, hardcore-punketik eta melodia oso landuta dute. Behin baino gehiagotan gogora ekartzen dituzte Wipers, Adolescents eta Agent Orange, besteak beste. Taldeak oso harrera ona du, eta horren erakusle da dagoeneko Europatik barrena hiru bira egin dituztela eta iaz AEBetan ere kontzertuak eman zituztela. Beraien lanak AEBetan, Alemanian eta Kroazian argitaratu izan dituzte. Arrasaten, prestatzen ari diren disko berriko kantuak aurkeztuko dituzte.

 

 

500.Kooltur.Kartel.15.02.KOOLTUR (id: 5183070)


 

 




EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE