Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kale-inkesta:

"Zein iritzi duzu apustu etxeen inguruan?"

Ander Garcia, Edelina Romaní, Ramón González eta Angel Indak parte hartu dute gaurko inkestan.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urtarrilak 7, astelehena


Arrasaten azken urteetan gutxienez bi apustu-etxe zabaldu dira kalean, eta Interneten ere aurki daitezke. Joko honen kalteetako bat ludopatia da, eta era berean ludopatiak beste arazo batzuk ekarri ohi dute. Apustu-etxeen gaineko araudia zorroztu behar litzateke? Apustu-etxeak debekatu?

 

 

150.Inkesta.Apustu.Etxeak.Angel (id: 2739235)

Angel Inda:


"Oso kezkagarria da, gero eta apustu etxe gehiago daude. Gainera, gero eta eskuragarriago daude umeentzat nahiz gazteentzat. Beldurgarria da".


"Ludopatia kasuak eragiten dituzte, eta horietako batzuk ezagutu ditut, edonor eror daiteke mundu horretan".


"Orain apustu etxeei mugarik ez zaie jartzen, eta konponbidea araudi zorrotz eta zehatz bat aplikatzea izan daiteke".

 

 

150.Inkesta.Apustu.Etxeak.Edelina (id: 2765640)

Edelina Romaní:


"Ni horrelako negozioak debekatzearen aldekoa naiz. Herritarren gehiengoak debekatzearen alde bozkatzen badu, debeka daitezela".

 

 

150.Inkesta.Apustu.Etxeak.Ramon (id: 2786297)

Ramón González:


"Lanik ez duten pertsona askok apustuetan inbertitzen dute irabazten duten diru apurra. Uste dute horrela diru gehiago lortuko dutela, baina ez da horrela".


"Dirua azkar lortu nahi dute, baina nire ustez emaitza kontrakoa da, dirua galtzen baitute. Ni horrelako negozioak debekatzearen aldekoa naiz. Arazo konplexua da".

 


150.Inkesta.Apustu.Etxeak.Ander (id: 2803750)

Ander Garcia:


"Nire ustez, jokoa bideratuta dago jokatzen duenak dirua galtzera, eta horren ondorioz apustu etxeak dirutza lortzen ari dira. Gainera jokatzen dutenek benetan dibertitzen dira?".


"Nire iritziz bizio bat da, eta gizartearentzat ez da osasungarria. Araudi zorrotzago bat aplikatu beharra dago, eta adibidez apustuen inguruko muga batzuk jarri behar lirateke. Adibidez jokalari bakoitzak jokatutako diru kopurua nolabait mugatu beharko litzateke".

 

"Baliteke apustu etxeak debekatzea izatea gizartearentzat hoberena, baina ez dakit arazoa benetan konponduko lukeen, debekatuta dagoena egiteak jendea erakartzen baitu".

 

"Telebistan ikusten dira Real Madrileko futbolarien iragarkiak jendeak apustuak egin ditzan. Futbolariek dirutza irabazten dute, eta aldi berean diru askoz gutxiago duen jendea bere dirua arriskatzera animatzen dute. Uste dut desegokia dela".


"Nik begi onez ikusten dut hilabetean behin edo astean behin apustu bat egitea, baina ez menpekotasunik jasatea. Nire ustez arazo nahiko larria da".


"Gainera, ludopatiak beste arazo batzuk ekar ditzake, lapurretak esate baterako. Jokatzeko dirurik ez duten pertsona batzuek lapurreta egiteko joera izan ohi dute. Nire iritziz, Arrasaten apustu etxeak zabaltzearen ondorioetako bat lapurretak ugaritzea izan daiteke".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE