Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Arrasateko Gure Esku Dago]

Egizu posible erreferenduma!

Gure Eskuk, erabakitze bidean sakontzeko, adosguneak eraikitzeko eta herritarren arteko eztabaidak sustatzeko, ziklo berri bati ekin dio eta honetarako, ezinbestean, tresnak eta euskarriak behar ditugu.

595.Egizu.Posible.Kanpaina.KartelaGED (id: 1243601)


Testua eta kartela: Arrasateko Gure Esku Dago / 2019ko maiatzak 30, osteguna


Gure Eskuk, erabakitze bidean sakontzeko, adosguneak eraikitzeko eta herritarren arteko eztabaidak sustatzeko, ziklo berri bati ekin dio eta honetarako, ezinbestean, tresnak eta euskarriak behar ditugu.


Bilboko Euskalduna Jauregian gauzatutako ekitaldian, helburu argi bat mahai gaineratu genuen: “GURE ETORKIZUNA ERREFERENDUM BIDEZ ERABAKITZEA POSIBLE EGITEA”. Horretarako, “erronka kolektibo bat” izan asmo duen herri ekimen bat sustatuko dugu datozen hilabeteetan.


Herri ekinaldi honen egitasmoa, mota guztietako eragileekin partekatu nahi dugu eta, laster, mota guztietako herritarren konplizitatea eta konpromisoa lortzeko asmoz, lanari ekingo diogu.


Gure Eskuren lehen urratsa, “EGIZU POSIBLE” kanpainaren berri ematea izango da. Honetarako, maiatzaren 31ean eta ekainaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan, Arrasateko Portaloian izango gaituzue herri ekimen honen berri bertatik bertara ezagutzera emateko.


Hurbildu zaitez, eman zure atxikimendua, egin zaitez bazkide!!!


EGIZU POSIBLE ERREFERENDUMA!!!!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE