Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AKE-Squash taldeak antolatuta
Debagoieneko Squash txapelketa urriaren 28an lehiatuko da
Izena emateko epea hilaren 22ra arte, astelehena, egongo da zabalik.

Testua: AKE-Squash taldea. Argazkia: MB Artxiboa. 2018ko urriak 10, asteazkena.

 

Arrasateko AKE-Squash taldeak antolatuta,  urriaren 28an Debagoieneko Squash Txapelketa lehiatuko da Musakolako kiroldegian.  Lehiaketa goizeko 9:30tik eguerdiko 13:30ra izango da, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa federatuta egotea, eta beharrezkoa izango da adin nagusikoa izatea.

 

Izena emateko epea hilaren 22ra arte, astelehena, egongo da zabalik.  Horretarako, 656736017 telefonora deitu edota whatsapp bitartez izen-abizenak eta telefonoa emanez. Inskripzioaren prezioa 10 euro dira, 5 euro langabetuentzat eta ikasleentzat. Txapelketaren bukaeran sari banaketa egingo da.

 (id: 1115033)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE