Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Gitarra doinu goxoak gaur 360en

L.L.A/ Mondraberri, 2009ko otsailaren 20a, eguakoitza.

 

22:30etan hasiko da kontzertua. Lasai-lasai trago bat hartuz gustura entzuteko moduko kontzertu akustikoa eskainiko dute gaur hiru artistek.

 

590 (id: 1874020)

 

Kartelerako protagonista, Bartzelonako Pedro Javier Hermosilla da… bere laugarren diskoa, “Tres y…” aurkeztuko du. Ezagutzen ez duzuenentzako, datu bat besterik ez: Bob Dylanek iaz Espainian zehar eman zituen kontzertu guztietan artista gonbidatu izan zen. Gaur Arrasaten aurkeztuko duen lan berrian “pop progresiboarekiko apustua” egin duela dio Hermosillak. Berarekin batera beste bi artista euskaldun izango dira 360en: Petti, Beratarra eta Mary Mey Arrasatearra.

 

petti (id: 1355497)

 

Petti nafar musikaria “folk basati” izenda genezakeen estiloaren aitzindaria dugu. Hamasei urterekin hasita, makina bat urtez Noise Hole rockanroll taldeko gitarrajole moduan kontzertu mordo bat eskaini zituen Euskal Herrian zehar eta 1997az geroztik bakarlari moduan dabil. Askok “bluesman disdiratsu eta grinatsu” moduan definitzen dute, bizitzeko esperientziaren interpretazio poetiko bezain basatia egiten baitu artista honek. Besteak beste, Anarirekin disko bat atera zuen eta bere azken lanean esaterako, Xabier Montoia, Rafa Rueda eta Anje Duhaldek hartu dute parte. Kritikoek “disko bikaina” edo “plazerra” bezala definitzen dute folk-rocka nagusi duen 2007ko disko hau.

 

Mary Mey edo Maria Fagan Arrasatearra da, gaurko gauari goxotasuna ekarriko dion hirugarren artista. Pop-rock lantzen du, ingelesez abestutako bere kantuetan. III.Danbaka musika lehiaketan parte hartu zuen eta antza denez, bere estiloaz eta batez ere bere ahotsak liluratuta utzi zuen bat baino gehiago.

 

Trankil afaldu, kafe bero bat hartu eta gau partean 360ra joatea plan ona izan daiteke, hiru kontzertu hauez gozatu eta bihar indarrak topera kargatuta jaikitzeko… Artista bakoitzaren abesti bana ekarri dizkizuegu, gaur eskainiko dutenaren mokadutxo bat proba dezazuen. Honatx, P.J. Hermosilla, Petti eta Mary Mey hurrenez hurren.


 
 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE