Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Arrasate Errugbi Taldeko neska-mutikoen asteburua irudietan

Isei Barbero / Argazkiak:  Josu Lazkano / 2017ko martxoak 14, asteartea

 

Arrasate Errugbi Taldeko infantilek porrotarekin amaitu dute 2016-2017 denboraldiko sailkapen fasea.  Julen Barrutiaren mutilek Uribealdeari egin zioten bisita zapatu arratsaldean eta, zoritxarrez, esku-hutsik bueltatu behar izan ziren etxera.  Bizkaitarrak 42-12 nagusitu ziren eta, modu honetan, sarrailagileek bederatzigarren postuan amaitu dute sailkapen fasea.

 

Liga hasiera gorabeheratsuaren ostean, gogoratu beharra dago jokalarien faltagatik irailera arte kolokan egon zela Kanpanzar Arrasatek ekipo propioa izango ote zuen edo ez, Barrutiaren mutilek neurria hartu diote kategoriari.  Gauzak horrela, jokatutako 15 jardunaldietan zazpi garaipen poltsikoratu dituzte, orotara 36 puntu batuz.

 

Esan bezala, ligaska bederatzigarren postuan amaitu dute sarrailagileek eta, aurrerantzean, euren atzetik sailkatutako beste hiru ekipoen kontra neurtu beharko dituzte indarrak:  Errioxa, La Unica eta Gernika.  Fase berri honetan txapelketa ere ligaska erakoa izango da , joan-etorrikoa eta, honenbestez, Barrutiaren mutilek beste sei partidu jokatuko dituzte.

 

 

Errugbi Eskola

 

Errugbi Eskolako neska-mutikoak, bestalde, igandean Mutrikun izan ziren.  Ohikoa den moduan, bertan izandako topaketan ordezkaritza arrasatearrak 10 eta 12 urtez azpiko kategorietan hartu zuen parte.  Gazteenek bost partidu jokatu zituzten orotara, hiru garaipen eta berdinketa bat poltsikoratuz.  12 urtez azpikoek, bestetik, lau partiduetatik hiru galdu eta bakarra irabazi zuten.  Gutxienekoa, baina, emaitzak izan ziren, “neska-mutiko guztiek primeran pasa baitzuten igande goiza, errugbia lagun”, adierazi dute ART-ko arduradunek.

 

Jarraian, infantilen partiduko eta Errugbi Eskolako neska-mutikoen topaketaren argazki-galeriak Josu Lazkano eta Igor Otaduiren eskutik, hurrenez hurren.


Galeria de fotos
Uribealdea-ART Sub16 ERRUGBI ESKOLAKOAK MUTRIKUN

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE