Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Arrasateko Gobernuaren 4 asmo nagusi 2010erako

1- Erdialdean Gaztegune bat egitea. 2- Gizarte Zerbitzuen bulegoa Zerrajerara eramatea. 3- Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroa Arrasate Pasealekura eramatea. 4- Erguingo igogailu publikoa altuagoa egitea.

590.Parkin.TELLERIA.ZUECO (id: 1756628)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Irudiak: Telleria-Zueco Arquitectos eta Udala / 2010eko otsailak 3, asteazkena

Biharko plenoan 2010erako aurrekontuak eztabaidatuko eta bozkatuko dira. Bertan Udal-Gobernuak aurkeztuko ditu 37 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuak. Beraz, bihar ikusi beharko da presupuesto horiek aurrera egingo duten ala ez.

Arrasateko Gobernuak prestatu egin dituen aurrekontuetan proiektu azpimarragarriak daude:

- Gizarte-Ongizateko Zerbitzuen bulegoak Zerrajerara eramatea. Bulegoak jarriko lirateke Visesak egindako eraikinen lokaletan. Horretarako Udalak 400.000 € bideratuko lituzke, eta zentzuzkoa litzateke obrak 2011rako amaituta egotea. Bulegoak lekuz aldatu behar dira, udaletxeko lokalak txikiegi geratu dira-eta.

- Gaztegune bat Erdigunean egitea. Horrelako zerbitzu bat eskatu du hainbat gurasok azken urteetan. Balizko gaztegune hori bideratuta egongo litzateke 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilentzat. Azpiegitura horretara 415.000 € bideratuko lirateke. Gaur egun gaztetxoko bana dago Musakolan, San Andresen eta Erguinen.

- Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroa Arrasate Pasealekura eramatea. Orain zentro publiko hori (gaztelerazko EPA) Ferrerias kalean dago, zehazki, Basati taberna ondoan. Asmoa da IMI-ko udal-lokaletara eramatea. Gaur egun lokal horietan eskaintzen da Esperientzien Eskola. Lan horrek eskatuko lituzke 600.000 € inguru.

- Bizkaia etorbideko igogailu publikoa altuago egitea. Parkingaren eraikuntzako igogailua orain heltzen da Monterron eta Malbinak elkartzen dituen paseoraino. Udal-Gobernuaren asmoa da igogailua Malbinetako altueraraino luzatzea, auzotarren erosotasunerako. 272.000 € beharko lirateke obra hori burutzeko.

Lau proiektu horiek dira Udal-Gobernuak 2010ean garatu nahi lituzkeen proiektuetako batzuk. Baina beste asko ere gogoan dauzka.

Baina gauzak zail dauzka, krisi ekonomikoak nabarmen markatuko dituelako aurtengo presupuestoak. Iazkoak jada markatu zituen, eta 40 milioi eurokoak izan ziren. Aurtengoak 37 milioikoak izatea aurreikusten da. Hau da, baliteke aurtengo aurrekontuak iazkoak baino %15 gutxiago izatea.

Murrizpen hori ez da harritzekoa, kontuan badugu zeintzuk diren Udalaren diru-iturri nagusiak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta hirigintzari jarritako tasak.

 

590.Aurrekontu.10.UDALA (id: 1467731)

 

Ildo horretan, Udalak 2010ean izango dituen diru-iturrien %39 udal-zergetatik lortuko ditu, %35 Udalak Finantzatzeko Foru Fondotik (UFFF) eta ia %6 ondarea saltzetik edota hirigintza jardueratik. Badira beste diru-iturri txikiago batzuk ere.

Ez da baztertu behar Gobernu espainiarrak, krisi ekonomikoari aurre egiteko, 2’3 milioiko ekarpen ekonomikoa egingo diola Udalari. Udalak diru hori bideratuko du Musakola kiroldegiko hormigoia konpontzeko, Lantegi Eskolako eremua berrurbanizatzeko eta udal-ekipamenduak sarez komunikatzeko.

Biharko plenoan Udal-Gobernuaren aurrekontuak onartzen badira, Udalaren gastuak ondorengoak izan litezke aurten:

 

590.Aurrekontua.10.UDALA (id: 1585089)


Zenbaki zehatzei dagokienez, aurkeztuko den aurrekontu orokorra 37.173.263’04 eurokoa izango da. Horietatik 2.989.041’32 € Iturbide Egoitzaren aurrekontua da, 1.711.589’26 € AUKEAren aurrekontua eta 33.809.212’74 € Udalarena.

 


Erlazionatutako albistea:
“Bizkaia etorbideko igogailua Malbinen altueraraino luzatuko da”
Urriaren 21ean publikatutako albistea

Erlazionatutako elkarrizketa:
“Gura genuke Erdigunean Gaztegune bat zabaldu”
Urtarrilaren 24an publikatutako elkarrizketa

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE