Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arimen Gauean (Halloween delakoan)

Gaua "sorgindu" dute Ttak! eta Kolpez Blai taldeek [Bideoa]

AED elkarteko Ttak! talde gazteak antolatuta, zenbait gaztek elkarrekin abestu zuten Ttak! plazan (Pablo Uranga kalean), eta ondoren Kolpez Blai perkusio taldearen erritmo "sorgingarriei" jarraitu zieten. Gauak luze jo zuen.

Bideoa eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2015eko azaroak 1, domeka

 

Halloween jaia (euskaraz Arimen Gaua) bart ospatu zen herrialde askotan. Eta Arrasaten ere gero eta jarraitzaile gehiago ditu, batez ere haurren artean.

 

Zenbait gaztek, ordea, AEDko Ttak! taldean dihardutenek, Arimen Gauerako egitarau sorgintzailea antolatu zuten, Ttak! Egunean ospatzeko.

 

Hala, iraganean Euskal Herrian ospatzen zen Arimen Gaua berreskuratzeari ekin diote, kutsu komertzialetik at.

 

Gauari hasiera eman zioten Pablo Urangako Ttak! plazan (4. eta 6. portalen arteko plazan) kantu bat elkarrekin abestuz, taldeko kide batek konposatutako bertsoa entonatuz eta horrela zionena:

 

Ilargiak eguzkia hil du
eta heldu zaigu gaba
arimekin bat egin dugu ta
sortzen al dugu ikara?
belarriondora hela al zaizue
beldur haizean ufada?
aitor zazue iluntasunak
sortzen duela zirrara
beltzaren etsaiak baino gehiago
honen kideak baikara!

 

 
 

Eta ondoren Kolpez Blai perkusio taldeak ikuskizuna hasi zuen bertan, kaleetan zehar jarraitu zuelarik.

 

Gau beldurgarrian ere gazteek afari-merienda ospatu zuten Gaztetxean, eta gero hilen jolasekin gozatu zuten.

 

Elvis Caino disko jartzaileak Gaztetxeko akelarrean doinua jarri zuen, gazteen gozamenerako.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE