Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko uztailak 9, astelehena
Uda iritsi zaigu, eguzkia hartzen hasiak gara,… Hainbat pertsonek nahiago dute gorputz osoa agerian izatea.
Ubane Madera:
“Ez dut nudismoa praktikatzen lotsagatik. Hala ere, nudismoa egiten bakarrik egongo nintzela jakingo banu, seguruenik egingo nuke”.
“Txarto iruditzen zait nudismoa debekatzea. Horretarako ere askatasuna egon behar litzateke. Agian nudismoa gehiago egingo balitz, jendeak naturaltasun handiagoz egingo luke. Gurean, ordea, gutxitan egiten da”.
Mikel Arrese:
“Nudismoa egin edo ez aukeran egon beharko litzateke. Guk ez dugu nudistarik ezagutzen, baina nudistek aukera eduki beharko lukete hondartzako toki ezberdinetan egoteko, eta ez bakarrik zona batean”.
“Edonola ere, nudistei gomendatzen diegu eguzkiaren aurkako protekzio altua erabiltzea... [barreak]”.
Zuriñe Romero:
“Hemen inguruan ez da nudismo asko ikusten. Seguruenik ez litzateke ondo ikusia izango. Komeniko litzateke nudismo egiten duten pertsonek hondartzako zona zehatz batean egotea, hau da, umeak eta nagusiak ez dauden toki batean”.