Testua eta argazkiak: LEK. 2018ko irailak 12, asteazkena.
Leintz Eskola Kiroleko 18-19 ikasturte berria martxan jartzeko antolaketa lanekin gabiltza eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea irailaren 21era arte. https://leintzeskolakirola.com/izen-ematea/
LEKeko web gunea berritu dugu, eta bertan duzue LEKeko informazio orokorra behar izan ezkero: zer da LEK, kirol eskaintza, izen emateak, asteburuko ekintzen informazioa, multimedia ataria (argazkiak eta bideoak), interesgarriak diren artikulu eta prentsan argitaratutakoak eta ikastetxeetako koordinatzaileen kontaktuak.
Ikastetxe bakoitzaren eskaintza katalogoetan aurkitu dezakezue azalpen zabalago batekin:
https://leintzeskolakirola.com/kirol-eskaintza/leintz-eskola-kirola/
Adin guztietarako eskaintza dago:
LH 1-2 Jolas Hezi programa berria (Foru Aldundiak bultzatuta)
LH 3-4-5-6 Multikirola (Aisialdi kirol jarduerak edo txapelketa kirolak ibilbideak)
DBH 1-2 Espezializazioa (Talde kirolak, banakako kirolak, fitnes jarduerak edo aisialdi ekintzak).
Zapatu goizetan LEKeko partidak edo topaketak antolatuko ditugu eta astero ekintza hauen ordutegien informazioa eskuragarri izango duzue hemen, baita ikasturteko egutegia ere: https://leintzeskolakirola.com/astebukaerako-partidak/
Sustapen jarduerak denontzat zapatu batzuetan ikasturtean zehar eta ekainean antolatuko dira; surfa, padel surfa, eskalada, espeleologia, hontza parkea etab.
Irailaren 13an ostegunean Eskola kiroleko hezitzaile lanetan aritu nahi dutenentzat bilera informatiboa egingo dugu arratsaldeko 16:30etan Athloneko bulegoetan (Arrasaten, Loramendi kalea 4).
1110 ikasletik gora parte hartu zuten iaz, eta aurten ere, horrenbeste edo gehiago parte hartzea dugu erronka, batez ere nesken partaidetza igotzen jarraitzeko esperantzarekin!