Al | Ar | Az | Og | Os | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |
Abuztuaren 11ean :“Lamiaren bila: Karraskain, Lizueta, Lezetxiki”
Parte hartzaileek Arrasateko Lizueta, Lezetxiki eta Kobaundi kobak ezagutzeko aukera izango dute, baita Karraskain ingurua eta Arrasate urez hornitzen zuten iturburuak ere. Bisitaldia goizeko 09:00etan irtengo da Herriko plazatik eta interesdunek aurrez eman beharko dute izena turismo@debagoiena.eus helbidera idatziz edota 943 79 64 63 telefonora deituz.
Abuztuaren 4an: “Arrasate historikoa: San Balerio”
Arrasateko meatzaritzaren eta meatzarien historia ezagutu ahal izango dute parte hartzaileek. Bisita gidatu hau Herriko plazatik abiatuko da 09:30ean oinez joan nahi duenarentzat eta zuzenean joan nahi duenak, 10:30ean izango du hitzordua San Balerion bertan. interesdunek aurrez izena eman beharko dute www.arrasate.eus/ezagutu webgunean.
Abuztuaren 24an: “Mondragoe zabalik 24/7”
Arrasateko historia eta bertako jendearen iragana ezagutu ahal izango da. Bisitaldi hori goizeko 11:00etan abiatuko da Herriko plazatik eta aurreko kasuan bezala, interesdunek aurrez izena eman beharko dute www.arrasate.eus/ezagutu webgunean.