Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Abuztua 2019
Al Ar Az Og Os Lr Ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Hemen zaude:
  • inicio
“Lamiaren bila: Karraskain, Lizueta, Lezetxiki”; “Arrasate historikoa: San Balerio”; “Mondragoe zabalik 24/7”;

BISITA GIDATUAK: NATURA INGURUNEA ETA ARRASATE HISTORIKOA EZAGUTUZ


Abuztuaren 11ean :“Lamiaren bila: Karraskain, Lizueta, Lezetxiki”

 

Parte hartzaileek Arrasateko Lizueta, Lezetxiki eta Kobaundi kobak ezagutzeko aukera izango dute, baita Karraskain ingurua eta Arrasate urez hornitzen zuten iturburuak ere. Bisitaldia goizeko 09:00etan irtengo da Herriko plazatik eta interesdunek aurrez eman beharko dute izena turismo@debagoiena.eus helbidera idatziz edota 943 79 64 63 telefonora deituz.

 

Abuztuaren 4an: “Arrasate historikoa: San Balerio”

 

Arrasateko meatzaritzaren eta meatzarien historia ezagutu ahal izango dute parte hartzaileek. Bisita gidatu hau Herriko plazatik abiatuko da 09:30ean oinez joan nahi duenarentzat eta zuzenean joan nahi duenak, 10:30ean izango du hitzordua San Balerion bertan. interesdunek aurrez izena eman beharko dute www.arrasate.eus/ezagutu webgunean.

 

Abuztuaren 24an: “Mondragoe zabalik 24/7”

 

Arrasateko historia eta bertako jendearen iragana ezagutu ahal izango da. Bisitaldi hori goizeko 11:00etan abiatuko da Herriko plazatik eta aurreko kasuan bezala, interesdunek aurrez izena eman beharko dute www.arrasate.eus/ezagutu webgunean.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008- Lege oharra -