Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Martxoa 2019
Al Ar Az Og Os Lr Ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Hemen zaude:
Martxoaren 30ean, Arrasaten

BULKADA EGUNA


595.Bulkada.Eguna.19.BULKADA-BERRIAK (id: 419326)


Testua eta kartela: Bulkada Berriak / Argazkia: Bulkada Berriek bidalia

Jarrairen sorreraren 40. urteurrena ospatzeko ikasturte hasieran aurkeztu genuen “Bulkada Berrien Garaia Da” dinamika azken txanpan sartzen ari da. Lemoan ospatuko den Gazte Topagunearen aurretik, Arrasaten azken ekimen bat prestatu dugu, eta ez nolanahikoa: BULKADA EGUNA!

Martxoaren 30ean burutuko dugun egun hau urte guzti hauetan militante izandakoen eta gaur egungo gazteen topagune izatea nahi dugu.

Horretarako, aldarrikapena eta gozamena uztartuz egun osoko egitaraua prestatu dugu.

- 10:00etan Iratiko plazatxoan MURAL MARGOKETA
- 14:30ean Gaztetxean BAZKARIA
- 16:30ean Gaztetxean GAZTE TOPAGUNEAREN AURKEZPENA eta EKIÑE CASADOren KONTZERTU AKUSTIKOA
- 18:00etan Taupa kanpoan hasita OLINPIADAK
- 22:30ean Gaztetxean KONTZERTUAK: Governors eta DJ Jo ta txo.


Bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko Iratin eta Jai-Zalen 8 euroren truke ikasle eta langabetuak eta 12 euroren truke langileak (bazkariarekin kamiseta opari).

Bertan ikusiko garelakoan, jaso besarkada iraultzaile bat!

 

“Konbentzimendu osoz diogu, bulkada berrien garai da.
Ez dezagun gure oraina galdu, hau baita gurea den garai bakarra.
Etorkizuna ez da inorena; oraina ordea, borrokan irabazten duenarena da.”
 
595.Governors.BULKADA-BERRIEK-BIDALITA (id: 389143)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008- Lege oharra -