Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Uztaila 2019
Al Ar Az Og Os Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Hemen zaude:
  • inicio
Uztailaren 12tik 15era.

SANTA MARINAKO JAIAK:


Ostiralean:


17:30 jaiei hasiera emateko, banderaren igoera eta haurrentzako bolo-boloa.


18:00 Santamaina elkarteak antolatuta, guztiontzako txokolatada.


18:15 Irteera Makatzenatik egin ostean, buruhandiek auzoko kaleak girotuko dituzte.


18:30 Agerre plazan, Patxi Magoak ikuskizun paregabea eskainiko digu.


22:00 Agerre plazan, Sabinari tributua egingo diote, guztiok batera goza dezagun.


23:30 garai hartan jarraituz LosOtros taldeak lekukoa hartuko du auzoko giroa mantenduz!



Larunbatean:


10:00 Egun On!! Eguzkia eta eguraldi onaz gozatzen hasteko, LosMorotes txarangak ohetik jaikitzen lagunduko gaitu!


10:00 egun osoan zehar, Santamainako bolatokian, jokatzen arituko dira.


11:00 haurrentzako puzgarriak Arizmendiren Santa Teresa ikastolako aparkalekuetan.


13:00 AUZO-POTEOA!


14:00 Makatzenako frontoian auzo-bazkaria.


17:00 futbolin eta billar txapelketak Montserrat tabernan.


19:30 buruhandien irteera, aurreko eguneko ibilbideari jarraituz.


20:00 auzoko gaztetxoek euren momentua izan dezaten 'Krossko'k, Iratxe animatzailearen laguntzarekin, dantzaldia izango dute!


23:30 ondo afaldu ostean, 'Krossko'k gurasoei ere dantzaldia eskainiko die!

 

 

Igandean:


10:00 jaien azken eguna gogoz hasteko, LosMorotes txarangak auzoko kaleak alaituko ditu!


11:00 haurrentzako puzgarriak eta apar festa Makatzenako frontoian.


13:00 auzo poteoa! Piscis, Donosti eta Toki Argik txistorra eskainiko dute!


13:00 nagusientzako Meza Nagusia, Nuestra Señora de la Merced elizan.


14:00 meza ostean, jubilatuentzat bazkaria.


17:00 auzoan ezaguna den Aitor Escobarrek guztiontzako den ikuskizuna eskainiko digu.


18:30 Donosti tabernak antolatuta, barbakoa eskuragarri guztiontzat.


19:00 buruhandien irteera, aurreko eguneko ibilbidea egiteko.


19:00 Duo Imperial taldearen laguntzarekin jaiak agurtuko ditugu!


19:00 Donosti tabernak antolatuta, barbakoa guztiontzat.


19:30 sokatira txapelketa Donosti tabernaren eskutik.


22:00 Jai Batzordeak jaiei bukaera emango die soinurik gabeko su-artifizialekin, pertsonei eta animaliei arazorik ez sortzeko.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008- Lege oharra -