Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Apirila 2017
Al Ar Az Og Os Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Hemen zaude:

GAZTETXEKO APIRILEKO EGITARAUA:


Apirileko egitaraua aurkeztu du Gaztetxeak "26 urte ilunak argitzen!" izenpean. Gazte Asanbladak, Emakumeen Asanbladak eta Guraso eta Haur Asanbladak hartuko dute parte.

 

Gazte Asanbladak apirilaren 6an Korrika poteua antolatu du arratsaldeko 18:30erako Gaztetxean. Gauean, Kooltur Ostegunaren barruan 'Cabezafuego' arituko da. Apirilaren 7an berriz hitzaldi bat egongo da Gaztetxean "Muntaia polizialik ez" izenpean. Apirilaren 8an Arrasatek Korrikaren bisita jasoko du, eta Gaztetxea bertan egongo da.

 

Emakume asanblada berriz apirilaren 21erako Zine Foruma antolatu du. Arratsaldeko 20:00etan "Fake Orgams" dokumentala ikusteko aukera izango da Gaztetxean bertan.  Apirilaren 22an berriz Pottogorrien eguna ospatuko da.

 

Bukatzeko Guraso eta Haur asanbladak antolatuta, apirilaren 26an Nahia Alkortak hitzaldia emango du Gaztetxean.  "Haurraren loa 0-6 urte bitartean" gaiarekin. Hitzaldia arratsaldeko 17:30ean izango da Gaztetxean.  Apirilaren 26an berriz Kooltur Ostegunaren barruan Estricalia taldeak kontzertua emango du. Egitaraua bukatzeko Txiki festa egongo da apirilaren 29an, erromerixie, jolasak eta merendolarekin.

 (id: 3126580) 

Copyright © 2008- Lege oharra -